Skip to main content

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak 2023 uztako sagardoak aurkeztu ditu Albaolan

Gizartea

2024, Maiatza 29 - 14:05

Euskal Sagardoa osatzen duten Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 48 sagardogileen 85 sagardo aurkeztu dira, 250 sagargileren sagarrekin eginak. Uzta handia izan da kopuruz 2023koa, eta lortu den sagardoa orekatua eta ahoan leuna eta lurrintsua. Guztira, 6 milioi kilo bildu dira eta 4 milioi litro Euskal Sagardo egin ahal izan dira.

2024ko sagardotegi denboraldian positiboki baloratu dute sagardogileek: giro atsegina eta lasaia nabarmendu da aurtengo denboraldian gure sagardotegietan.

 

 

 

Hamaika Telebista