Skip to main content

Euskal Udalekuek elkartasun-jaialdiko egitaraua argitaratu dute

Gizartea

Ainhoa Lainsa Merino

2026, abu. 13 - 14:08

Euskal Udalekuek elkartasun-jaialdiko egitaraua argitaratu dute. Izan ere, azken urtean proiektuak bizi izan duen auziaren baitan, Sarreak aurten ez du udalekurik antolatu; haien hitzetan, udalekuetako eskaintza segurua bermatzea ezinezkoa izango litzatekeelako, beldurrik, mehatxurik eta oztoporik gabeko baldintzetan.

Hala ere, udalekuen ordez elkartasun-jaialdia antolatu dute aurten Bernedon. 14:00etan hasiko da, Sustrai Colina eta Miren Artetxerekin egingo duten bertso-bazkariarekin. Arratsaldean, pailazoen emanaldia eta udalekuetatik abiatuko den elektropottotea izango dira, besteak beste.

Gauean, 20:00etan ekitaldia egingo dute frontoi-plazan, eta ordu erdi geroago hasiko dira kontzertuak: Eñaut Elorrieta, Ines Osinaga, Jon Basaguren eta Yogurinha Borova arituko dira. 22:30ean, berriz, Bele Raven izango da oholtza gainean.
Jaialdira joateko aukera errazteko, autobusa jarriko dute. 12:30ean abiatuko da Gasteiztik Bernedora, eta jaialdia amaitzean itzuliko da hiriburura. Abuztuaren 29an izango da hitzordua, Euskal Udalekuen proiektuari babesa eta elkartasuna adierazteko.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista