Skip to main content

'Euskal Y'-a Nafarroarekin lotzeko trenbide konbentzionala erabiltzeari argi gorria eman zaio

Gizartea

2022, eka. 27 - 11:06

Trenaren aldeko Nafarroako eta Arabako plataformek, Burgosko kolektiboarekin batera, tren sozialaren alternatiba eraman dute Madrilgo Kongresura. AHTaren alternatiba gisa, lehendik dagoen bidea egokitzean datza, korridore berri bat eraiki beharrean, eta Ministerioaren proposamenak baino 1.500 milioi gutxiagoko kostua izango luke. Bien bitartean, teknikariak aspalditik ari dira lanean Euskal Y-a Nafarroarekin lotzeko dauden bi aukeretan. Ildo horretan, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak laster bilera bat egingo dute Espainiako Gobernuarekin, erabakiak hartzeko eta urrats berriak emateko.

Hamaika Telebista