Skip to main content

Pantailetako euskarazko eskaintza 'eskasa' salatu du Pantailak Euskaraz plataformak

Gizartea

2022, abe. 01 - 09:12

Pantailak Euskaraz plataformak emandako datuen arabera, streaming plataformetako 26.000 edukitatik %0,1 ere ez daude euskaraz. Telebista kateen %6 eta zinema emanaldien %1.

Orotara, 50 telebista katetatik 3 baino ez dira euskaraz. Zinemetan, urteko zazpiehun bat filmetatik, Euskal Herriko sortzaileek egindako bost-hamar dira euskaraz.

Kalitatezko euskarazko edukiak haurrentzako zein helduentzako izatea exijitzen dute. Azpimarratu dute funtsezkoa dela nazioarteko eduki arrakastatsuenak ere euskarara ekartzea, hizkuntzaren normalizaziorako. Lege bidez, euskararen presentzia pantailetan bermatu beharko litzatekeela azpimarratu du Aginagaldek, eta kuotak ezarri beharko liratekeela azpimarratu dute, bai telebista publikoei nahiz pribatuei, streaming plataformei eta zinema aretoei. Hemen 'Kolpez kolpe' saioan egin genion elkarrizketa.

Hamaika Telebista