Skip to main content

Euskaldunon hizkuntz eskubideak bermatu daitezen eskatu dute Kontseiluak eta langileek

Gizartea

Irati Alvarez

2025, urt. 16 - 13:01
Euskalgintzaren Kontseiluak eta ELA eta LAB sindikatuek deituta, kontzentrazioa egin dute Bilbon, Foru Jauregiaren aurrean. Bizkaiko Aldundian 77 lanpostu bete edo egonkortzearen aurkako epaia gaitzetsi dute bertan.
Bizkaiko Foru Aldundiak epaia errekurritzeko duen erabakia positibotzat jo dute, eta «euskararen normalizazioan eman beharreko pauso guztiak ematera» animatu dute. Era berean, amaitu gabe dauden hautaketa prozesuek aurrera jarrai dezaten eskatu dute, hizkuntzaren sustapena bermatzeko.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista