Skip to main content

Euskalgintzaren Kontseiluak sinadura bilketa abiatu du, 'Hezkuntzak euskara gehiago behar du' lelopean

Gizartea

2023, ira. 13 - 06:09

Sinadurak legebiltzar taldeei helaraziko dizkiete, aintzat har ditzaten. Hezkuntza komunitateko eragile zabal batek bat egin du deialdiarekin: Ikastolen Elkarteak, EHIGEko guraso elkarteek, HEIZE zuzendarien federazioak, STEILAS, ELA eta LAB sindikatuek eta Hik Hasi pedagogia egitasmoak. Idurre Eskisabelek azpimarratu duenez, sinadura bilketaren bidez, Hezkuntza Legeak euskara eta euskal kultura ardatz izatea eskatu nahi diete legebiltzarkideei. Sinadura bilketa hilabetez luzatuko da, urriaren 15era arte, eta aurrez aurre zein sarean sinatzeko aukera izango dute eskaerarekin bat egiten duten herritarrek.