Euskaltzale Independentisten Topaketak egingo dituzte udazkenean
Gizartea
Ane Garitaonandia
2023, urt. 23 - 05:01
Euskaltzale eta independentistek elkarrekin hausnartzeko eta “Euskararen errepublika” eratzeko helburuz, bi eguneko topagunea antolatu du Euskal Herrian Euskarazek. Horretarako, Euskal Herriko hainbat hizlari gonbidatuko dituzte, baita euskalgintzako eta beste mugimenduetako kideak ere.
Euskararen mugimenduak dituen indarguneak nola baliatu eztabaidatuko dute. EHEren asmoa da Euskaltzale Independentisten Topaketak bi urtean behin antolatzea hemendik aurrera.