Skip to main content

‘Euskara Aurrera’ manifestazioa 'zabala eta askotarikoa' izateko deia egin dute antolatzaileek

Gizartea

2022, Maiatza 20 - 08:05

Maiatzaren 21ean, 17:30etik aurrera, ‘Euskara Aurrera’ manifestazioa egingo da Antiguako tuneletik abiatuta. Manifestazioa “zabala eta askotarikoa” izateko deia egin dute antolatzaileek. Azaldu dutenez, mobilizazioa “denona da, denontzako, etorkizuna euskaraz irudikatzen dugun guztiona” izatea nahi da, euskarak aurrera egitea merezi duela uste duten guztiena. Berebat, “euskarak bizi duen makalalditik irten” behar duela nabarmendu dute.

Horregatik, herritarrei dei egin die euskararen aldeko aldarriak eramateko, bakoitzak nahi duen moduan eginda.

Ehunka herritarren, eragileen eta norbanakoen babesa jaso dute dagoeneko.

Hamaika Telebista