“Euskara bidelagun onenarekin” ikasteko gonbitea luzatu du AEK-k
Gizartea
2021, ira. 01 - 10:09
Euskaltegiak gaur aurkeztu du 2021-2022 ikasturterako matrikulazio kanpaina eta “neurriak egokituta, kurtso berrian berdin segitzea” espero dutela adierazi du Alicia Iribarren AEK-ko koordinatzaile nagusiak. Txema Leston ikaslearekin eta Arantxa Goienaga irakaslearekin hitz egin dugu ikasturte berriaren hasieran, eta nabarmendu digute ikasturte berria aurrekoak baino hobeak izatea espero dutela.