Skip to main content

Euskara Europar Batasuneko hizkuntza ofiziala izatea eskatu du Kontseiluak Bruselan

Gizartea

Agerraldia egin du ELEN Hizkuntza Berdintasunerako Europako Sareak eta bertako kide diren erakundeekin batera. Euskararen, galizieraren eta katalanaren ofizialtasuna zabaltzeko Espainiako Gobernuak sustatu duen proposamenari oniritzia emateko egin dute. Idurre Eskisabelek onartu du, ofizialtasuna lortzen bada, aintzat hartzeko “urratsa” izango dela hori.