Skip to main content

Euskara Europan ofizial izateko eskatu du Espainiak

Gizartea

Udane Arbeo

2023, abu. 21 - 11:08

Ez da musutruk iritsi den eskaera, Espainiako Kongresuko Mahaiko presidentea aukeratzeko negoziazioetan itxitako akordioa baizik. Gaur gaurkoz, Europako Batasunak 24 hizkuntza ofizial ditu onartuak. Euskara, katalana eta galiziera hizkuntza ofizial gisa onartuz gero, edozein instituziok edo norbanakok aukera izan beharko luke Europako instituzioekin hizkuntza horiek erabiltzeko.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista