Skip to main content

Euskara izango da Jaurlaritzak proposatutako Hezkuntza Legearen ardatza

Gizartea

2022, ots. 09 - 11:02
‘Euskal Hezkuntzaren eraldaketarako oinarriak’ izeneko dokumentutik abiatuta ekingo diote Eusko Legebiltzarrean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berria egiteari. Hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatu nahi da, eta euskara izango da eredu Hezkuntza Legearen ardatza. Halaber, Jaurlaritzak derrigorrezko hezkuntza doakoa izatea bermatu nahi du eta eskolaratze kuotak kenduko lituzke. Bestalde, segregazioari dagokionez, ikastetxe berberetan ikasle kalteberen kontzentrazioa ekiditeko bidean, hezkuntza sistema berriak eremu bakoitzean hezkuntza-proiektu integralak garatzea proposatzen du.
Hamaika Telebista