Euskara “larrialdi linguistikoan” dagoela adierazi du Euskalgintzaren Kontseiluak
Gizartea
2024, aza. 11 - 10:11
ELEN Europako hizkuntza gutxituen gizarte eragileen sarea urteko biltzarra egin du asteburuan Bilbon. Euskara “larrialdi linguistikoan” dagoela adierazi du Euskalgintzaren Kontseiluak, ohartarazi dute hizkuntzaren “atzeraldia” etorriko dela neurri egokiak “epe laburrean” hartu ezean. “Egoera itzulikatzeko”, euskararen normalizazioa eta biziberritzea ezinbestekotzat jo dute. Hala, Europako eragile politiko, sozial eta herritarrei ere dei egin die neurriak hartzera.