‘Euskara, nafar guztiona’ leloa zabalduko du Sorionekuak ekimenak ekainaren 10ean Iruñean
Gizartea
2023, Maiatza 09 - 04:05
Euskara nafar guztien ondarea dela nabarmendu nahi dutela adierazi dute, Gaztelu Plazan egindako prentsaurrekoan. Irulegiko eskuaren aurkikuntza eta gero euskara historia luzea duen hizkuntza aldarrikatzeaz gain "etorkizun oparoa edukiko duena" ere badela lau haizetara zabalduko dute eginen den manifestazioan.
Egun osoko egitaraua antolatu dute egun horretarako, goizetik hasita eta 17.30ean Antoniutti parketik abiatuko den manifestaziora arte.
Egun osoko egitaraua antolatu dute egun horretarako, goizetik hasita eta 17.30ean Antoniutti parketik abiatuko den manifestaziora arte.