Skip to main content

EuskarAbentura, euskara mingainean, hasi da espedizioa!

Gizartea

2024, uzt. 03 - 13:07

Ia 127 gazte bildu dira eta astearte honetan egin dute lehen etapa, Atharratzetik Maulera. Antolatzaileek adierazi dutenez, Zuberoko herri honetara heldu ziren aurretik Bilbo, Gasteiz eta Donostiatik abiatutako autobusak, gainerako herrialdeetako kideak jasota. Ipar Euskal Herriko kide batzuk datozen egunetan batuko dira, momentuz Brebetako azterketa dutelako.Atharratzen, Maite Pitrau auzapezak, harrera egin zien eta ondoren familia argazkia atera zuten. «Ia 127 gazte, 30 lan taldeko kide, eta, nola ez, EuskarAbenturako elkartekideekin», azaldu dute ohar batean. Espedizioa uztailaren 31an amaituko da, Getxon.