15 egunetan egindako urratsei jarraipena emateko deia egin diete antolatzaileek belarriprest eta ahobiziei
Gizartea
2022, abe. 05 - 08:12
Milaka herritarrek egunerokoan hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa praktikoa egin dute Euskaraldian beste behin. Hirugarren edizioak erakutsi du Euskaraldia gizartean finkatzen ari dela, izan ere, Euskaraldia gizartean txertatua eta normalizatua dagoela sumatu dute antolatzaileek. Aurten, 161.099 lagunek eta 6.634 entitatek eman dute izena. Gainera, Ariguneen sorreran sakonduz eremu berrietan urratsak eman dituzte entitateek. Orotara, 6.634 entitatek eman dute izena Euskaraldian, eta 8.563 egoitzatan sortu dituzte Ariguneak.
Hala ere, antolatzaileek nabarmendu dute nahi baino txapa gutxiago ikusi direla kalean.