Skip to main content

Euskaraldia ON! topaketa egin dute Eibarren, herritarren aktibazioan lehen pausoak emateko

Gizartea

2024, ira. 27 - 09:09
Datorren urteko maiatzaren 15etik 25era egingo dute hurrengo Euskaraldia, eta hasi dira hura antolatzeko lehen bilerak egiten. Euskaraldia ON! topaketak egin dituzte Eibarren (Gipuzkoa). Euskara aktibatzaileen gida liburua aurkeztu dute —Euskaraldia antolatzeko eta herritarrak saretzeko gakoak ematen ditu—, eta jakinarazi dute herriek gaurtik aurrera dutela aukera Euskaraldian izena emateko, ariketa herriz herri antolatzen hasteko.

Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari Irati Iciarrek nabarmendu du Euskaraldia jendea aktibatzeko eta saretzeko "tresna ezin hobea" izan daitekeela: "Ahalik eta komunitate zabalena jarri nahi dugu dantzan, euskararen alde".