Euskaraldiaren enbaxadore izango den Donostiako hamaikakoa aurkeztu dute
Gizartea
2025, mar. 07 - 15:03
Donostiako Udala eta Bagera Euskaltzaleen Elkartea elkarlanean ari dira antolatzen Donostiako Euskaraldia. Maiatzaren 15etik 25era egingo da eta hamaika enbaxadore izango ditu ekimena hauspotu eta parte hartzea sustatzeko. Horiek denetariko erronkak hartu dituzte Euskaraldirako. Enpresa munduan euskara sustatzea eta prentsaurrekoetan euskara gehiago erabiltzea, Tabakaleraren programazio publikoan euskararen presentzia handitzea, euskara ez galtzea eta gaztetako mailari eustea eta euskara ikasten ari diren ingurukoekin lehen hitza euskaraz egitea