Skip to main content

Euskaraldiko parte hartzaileen bi herenek hizkuntza ohiturak aldatu dituzte

Gizartea

Ane Garitaonandia

2023, urr. 20 - 11:10
2022ko Euskaraldiko ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte. Aurreko aldiarekin alderatuta, norbanakoen parte hartzea jaitsi egin da; entitateena, berriz, areagotu. Ahobizi izan ziren %77,6, eta %22,4 belarriprest. Emaitzak ikusita, laugarren aldi bat egongo dela ziurtatu dute: «Parte hartzaileek ilusioa dute hurrengoetan parte hartzeko. Hala ere, aldaketa baten beharra duela adierazi dute hainbatek, ez diolako eutsi hasierako indarrari.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista