Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

Euskararen aldeko premiazko neurriak eskatu ditu Euskalgintzak

Gizartea

2024, aza. 14 - 15:11

Euskal Konfederazioak eta Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin dute Baionan ostegun honetan. ELEN erakundearen euskararen egoerari buruzko larrialdi linguistikoaren ebazpenaren berri eman dute. ELENek Europako 25 herrialdetako hizkuntza gutxituen alde lan egiten duten 174 erakunde biltzen duen sarea da. Azaroaren 9an biltzar nagusia egin zuen Bilbon. Bertan, euskara eta euskal hiztunen komunitatea “larrialdi linguistikoan” daudela adierazi zuten. Euskal Konfederazioak eta Euskalgintzak lege eta diru baliabideak eskatu dituzte egoerari aurre egiteko.

Hamaika Telebista