Skip to main content
1200x90 Euskal Eskola Publikoa

Hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu dute Nafarroan, K.a. I. mendekoa

Gizartea

Ane Garitaonandia

2022, aza. 14 - 07:11

Aranzadi zientzia elkarteko ikerlariek Arangurenen topatu dute Irulegiko eskua. Brontzezkoa da eta lau lerroko inskripzio bat dauka, "Sorioneku" hitza irakur daiteke bertan.  Ondorengo hitz guztiek ez dute inolako antzik gaur egungo euskararekin.

Testurik luzeena da orain arte hizkuntza baskonikoan agertu direnen artean. Aurkikuntzak frogatu du inguru horretako herritarrek baskonikoz hitz egiten zutela garai hartan, eta, beraz, hizkuntza horretan alfabetatuta zeudela.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista