Euskararen aurkako azken sententzia salatzeko mobilizatuko dira Donostian
Gizartea
2025, ots. 12 - 12:02
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezezkoa eman dio Donostiako udaltzainen euskara eskakizunen auziarekin lotuta Donostiako Udalak jarria zuen helegite bat tramitatzeari.
Eguerdian, udaleko langileek antolatutako protesta egin dute, ELA eta LAB sindikatuek deituta.
Arratsaldean, 18:30ean, herritarrak epaiaren aurka eta hizkuntz eskubideen alde leku berean elkarretaratzera deitu dituzte Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bagera Euskaltzaleen Elkarteak.