Euskararen benetako normalizazio eta berdintasuna lortu artean erdian ereiten dihardute Tafallan
Gizartea
Ane Garitaonandia
2022, uzt. 21 - 10:07
Urriaren 16ra begira jarrita dago Tafallako Garces de los Fayos ikastola, orduan ospatuko baitute Nafarroako ikastolen aldeko Nafarroa Oinez jaia. Bitartean, ordea, ez daude geldirik, eta kalean dute dagoeneko abestia eta bideoklipa. ‘Erdian erein’ izena ipini diote kantuari.
Hori soilik ez, orain hamar urte baino gehiago auzolanaz landatu zen Tafallan Oinez Basoa, festaren ingurumen inpaktua lausotzeko, eta horretan ere lanean dabiltza buru-belarri. Gainera, orain gutxi iragandako sanferminetan hamaika ekintza burutu dituzte Oinez Txokoan.