Euskararen egoeraren diagnostikoaren azken fase parte hartzailea jarri du abian Bilboko Udalak
Gizartea
2024, eka. 20 - 10:06
Bilboko Udalak urtarrilean jarri zuen martxan Euskararen egoeraren diagnostikoaren azken fase parte-hartzailea. Bilboko hainbat eragileek, alderdi politikoek eta erakundeek parte hartu izan dute azken hilabeteetan zehar prozesuan. Orain, herriaren txanda izango da, ekainaren 20an La Bolsa eraikinean antolatutako saio irekian eta Bilboko webguneko galdetegiaren bitartez haien iritzi, behar eta iradokizunak zabaltzeko aukera izango dute.