Euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasunaren gaineko erabakia atzeratu izana "atsekabez" hartu du Kontseiluak
Gizartea
Arrazoi teknikoetan baino, erabakia "argudio eta oztopo politikoetan" oinarritzen dela adierazi du. Izan ere, astelehenean prentsaurreko egin zuten Europar Parlamentuko egoitzan Bruselan. Katalanaren eta galizieraren normalizazioa lantzen duten gizarte erakundeetako buruekin batera. Bertan adierazi zuten “aukera bikaina” zela hizkuntzen aitormenean eta normalizazioan urrats bat emateko. Atzerapen honen ostean arazorik gabe onartzea espero dutela adierazi dute.