Skip to main content

Euskararen normalizazioa aurrera ateratzeko, hizkuntza politika sendoak “ezinbesteko”

Gizartea

2024, Maiatza 16 - 11:05
Korrika eta Euskaraldia aldarrikapenez lotu dituzte, hizkuntza-politiketan eta euskararen erabileran jauzi egiteko, bultzada herritar indartsua behar dela erreibindikatuz. Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak esan du "euskararen normalizazioa eta biziberritzea aurrera aterako bada, eraldaketa sozialeko prozesu bat dela eta hor hizkuntza politika sendoak ezinbestekoak direla".
Hamaika Telebista