Euskararen ofizialtasuna aldarrikatu dute Nafarroan Euskararen Legearen 36. urteurrenean
Gizartea
2022, abe. 16 - 07:12
Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkartu dira euskaltzale andana Euskal Herrian Euskaraz taldeak deituta. Hiru eremu linguistiko daude Nafarroan eta horren arabera dute euskaldunek aitortua euskaraz bizitzeko eskubidea. Legea bertan behera utzi eta herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatuko dituen Euskararen Lege berri bat onartzea eskatu dute. Horrez gain, azpimarratu dute Euskalgintzako eragile ezberdinekin batera, euskararen ofizialtasunaren aldeko dinamika indartzea behar-beharrezkoa dela; horren ildotik, alderdi politikoei ere mezu argia helarazi diete: Ofizialtasuna gehiago ez luzatzeko eta ‘Vascuencearen Legea’ bertan behera uzteko.