Marimar Hernandez, Berbalagun: “Euskaraz hitz egitea da ‘Berbalaguna’ egitasmoaren helburua”
Gizartea
2023, urr. 17 - 14:10
Beste urte batez, Berbalagun egitasmoa jarri dute Bermeon Erraza da! lelopean, “euskaraz hitz egiteko espazioa sortzeko”.
Marimar Hernandez egitasmoko dinamizatzaileak nabarmendu du oso erraza dela egitasmoan parte hartzea, eta euskararen erabilera bultzatzea dela ekimenaren helburu nagusia: “Astean ordubeteko tartea hartzen dugu, eta hainbat ekintza antolatzen ditugu gurasoentzat zein gazteentzat. Egitasmoko partaideek proposatuko dute zer nahi duten egin, eta guk antolatuko dugu”, adierazi du.
Izena emateko bi aukera dituzte herritarrek: 607 609 580 telefono zenbakira deitzea edo Berbalagun egitasmoaren blogeko formularioa betetzea.