Skip to main content

Euskaraz lan eta bizitzeko eskubidearen alde, elkarretaratzea egin dute Donostiako epaitegian

Gizartea

Euskara eskakizunen aurkako errekurtso bat tarteko, aterpetxeetako garbiketa eta jantokiko langileen egonkortze prozesuaren aurkako epaiketa hasi dute. Euskararen aurkako oldarraldi judiziala gaitzetsi eta euskaraz lan egin eta bizitzeko eskubidearen alde agertuz Gipuzkoako Foru Aldundiko LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Donostiako Justizia Jauregian.