Skip to main content

Eusko Jaurlaritzak Bide Segurtasunaren eta mugikortasun jasangarriaren aldeko ituna sinatu du

Gizartea

2022, aza. 04 - 09:11
14 erakunde eta elkartek 17 konpromiso hartu dituzte trafiko-istripuen ondoriozko heriotzarik eta lesio larririk gabeko gizarte bat izatera iristeko. Ituna sinatu duten erakunde eta elkarteen ustez, onartezina da kale eta errepideetan hildakoak edo zauritu larriak izatea, eta erantzukizuna errepidea erabiltzen duen pertsonarena eta Bide Segurtasunaren sistema publikoan eta pribatuan esku hartzen duten gainerako eragileena dela onartzen dute.

2030erako, kale eta errepideetan hildako eta larri zauritutako pertsonen kopurua % 50 murriztea da helburua. Berebat, 2050erako kale eta errepideetan zero hildako edo zauritu larri izatea lortu nahi da.
Hamaika Telebista