Eusko Jaurlaritzak etxe eskubide subjektiboa garatzen duen dekretua onartu du
Gizartea
2023, urr. 11 - 11:10
2015eko etxebizitza legean jasotako etxe eskubide subjektiboa garatzen duen dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Orain, nahikoa izango da etxebizitza eskatzaileen erregistroan hiru urtez izena emanda egotea. Etxe eskubide subjektiboa 10.000 eskatzaile gehiagori zabaldu ahal izango diotela azaldu dute. Dekretuaren bidez, etxebizitzarako prestazio osagarria eta etxebizitzaren prestazio ekonomikoa bateratuko dira