Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza Legearen aurkako helegitea aurkeztu du Auzitegi Konstituzionalean
Gizartea
2023, uzt. 26 - 10:07
Salatu duenez, lege horrek Jaurlaritzaren eskumenak urratzen ditu. EAJk legearen aurka bozkatu zuen apirilean, onartu zutenean. Etxebizitza Legea apirilaren 27an onartu zuen Espainiako Diputatuen Kongresuak. PSOEren eta Unidas Podemosen koalizio gobernuak bultzatu zuen legea, EH Bilduren eta ERCren aldeko botoekin batera. Zehazki, legearen zazpi artikulu eta hainbat xedapen errekurrituko dituzte. Dena dela, ebazpena ez dute aho batez adostu, hiru kide sozialistak kontra azaldu dira.