Eusko Jaurlaritzak hurrengo ikasturtetik aurrera ez ditu finantzatuko sexuen arabera bereizten dituzten ikastetxeak
Gizartea
2023, ots. 01 - 04:02
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak egin du iragarpena, gobernu kontseiluaren osteko agerraldian. Era berean, Nafarroako Gobernuak ez ditu diru publikoarekin finantzatuko batxilergoko ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxe pribatuak.
Eusko Jaurlaritzak halako sei ikastetxe ditu itundurik; lau Bizkaian eta bi Gipuzkoan. Oraindik ez dute zehaztu zer etapatan aplikatuko den neurri berria, baina Bildarratzek azaldu du dagoeneko jakinarazi diela ikastetxe horiei Jaurlaritzak “ezin duela onartu” bereizketa hori.