Eusko Jaurlaritzak indarkeria matxistaren biktimen arreta hobetzeko erakunde arteko III. akordioa aurkeztu du
Gizartea
2023, urt. 10 - 15:01
Akordioa abenduaren 20an onartu zuen akordioaren jarraipen batzordeak Emakunden egin zuen bileran eta datorren urtarrilaren 19an egingo dute erakundeek honen sinadura ofiziala Lehendakaritzan.
Biktima beste gauza guztien gainetik jartzea da akordio honen helburua. Apustua da biktimen beharrak argi kokatzea erdigunea, erantzun integralago baterantz aurrera eginez, arlo bakoitzaren begirada partziala saihestuz.
2009an bigarren akordioa sinatu zutenetik izandako aldaketa normatiboak, sozialak eta politikoak txertatu egin dituzte.