Eusko Jaurlaritzak iragarritako neurriak gauerdian sartuko dira indarrean
Gizartea
2020, abe. 11 - 12:12
Bihartik aurrera udalerri batetik bestera mugitzeko aukera izango da, baina beti ere lurraldetik atera gabe abenduaren 23ra arte. Hilaren 23tik 26ra eta 30etik urtarrilaren 2ra, berriz, EAEko konfinamendu perimetrala kenduko da, baina muga zeharkatzeko justifikatu egin beharko da familiarengana edo gertukoengana goazela esaten duen agiri bat sinatuz.