Eusko Jaurlaritzak onartu du 54,4 milioi bideratzea eskola publikoetako ikasgeletan material informatikoa jartzeko
Gizartea
2022, abe. 21 - 04:12
Eusko Jaurlaritzak hezkuntzarako zenbait ditu laguntza onartu ditu astearte honetan egin duen gobernu kontseiluan. Diru gehiena ikastetxe publikoetarako baliabide digitalak eskuratzeko erabiliko dute, 54,4 milioi, hain zuzen. Horrekin ikasleen eta irakasleen gaitasun digitalak sustatzea dute helburu.
Aurten, LHko 1., 2. Eta 3. Mailako gela guztiak digital bihurtu dituzte eta orain prozesuari jarraipena emango diote LHko gainerako mailetan DBHn eta Batxilergoan.
Diru partida hori material informatikoa eta ekipamendua erosteko baliatuko da. Aurrekontuaren erdia baino gehiago Europako Next Generation funtsetik dator.