Skip to main content

Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak Emakundeko zuzendari berria izendatu du astearte honetan

Gizartea

2022, urr. 04 - 14:10

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluan hainbat kargudun berri izendatu dituzte gaur. Besteak beste, Emakundek zuzendari berria izango du. Miren Elgarresta Larrabidek, orain arte Gipuzkoako Foru Aldundiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako zuzendari nagusia izan denak, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaritzaren ardura hartuko du, Izaskun Landaida ordezkatuta.

Izaskun Landaidak izan du kargu hori 2013. urtetik. Eskerrak eman ditu sare sozialetan zabaldu duen gutun batean, 12 urtez Emakunde zuzentzeko aukera izan duelako. Emakundeko zuzendari izatea “ohorea” izan dela esan du. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako bidean oraindik “erronka” handiak daudela gogoratu du.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek eskertu egin du Landaidak Emakunderen zuzendaritzan egin duen lana. Gazteria zuzendari berria ere izendatu dute. Agurtzane Llanok bete du orain arte kargua, eta Miren Saratxagak hartuko du.

Hamaika Telebista