Eusko Legebiltzarrak argi berdea eman dio Ingurumen Administrazioaren Legeari
Gizartea
2021, abe. 09 - 10:12
Eusko Jaurlaritza osatzen duten EAJren eta PSEren gehiengoarekin onartu da, oposizioa aurka agertu bada ere. Hala, aldeko 41 boto jaso ditu eta aurkako 32. EAJk zuzenketa aurkeztu zion ingurumen administrazioaren legeari, alderdi sozialistaren babesarekin eta zuzenketa horrekin interes orokorreko proiektuaren figura txertatuko da. Hala, Gobernuak eskumena izango du proiektu bat interes orokorrekoa dela onartzeko, eta hori eginez gero, Udalek ezingo diote uko egin proiektu hori euren herrietan ezartzeari.