Skip to main content

Euskotreneko bonuek %50eko deskontua izango dute irailetik abendura

Gizartea

Udane Arbeo

2022, uzt. 11 - 11:07
Energia krisiaren erdian, erregaiek goruntz egiten jarraitzen duten unean iritsi da zenbaiten aurpegiak poztu dituen albistea. Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Euskotreneko bonuek %50erainoko deskontuak izango dituzte datorren irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean. Mugi, Barik eta BAT txartelak dituzten erabiltzaileei aplikatuko zaie hobaria.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista