Skip to main content

Eutanasia legeztatuko duen munduko seigarren herrialdea da Espainiako Estatua

Gizartea

2020, abe. 18 - 09:12
Heriotza duinerako bidean oztopo gutxiago egongo dira. Espainiako Kongresuan bozkatu dute eutanasiaren legea, eta 199 diputatuk babestu dute. Kontra agertu dira PP, Vox eta UPN. Tramitazioari pausu gutxiago geratzen zaizkio orain. Senatuan onartzea izango da hurrengo urratsa. Horrela izanez gero, BOE Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera jarriko litzateke martxan legea.
Hamaika Telebista