Skip to main content

Familia Aniztasunaren eta Familiei Laguntzeko Legearen aurreproiektua onartu dute

Gizartea

2022, abe. 14 - 04:12
Espainiako Gobernuko ministroen kontseiluak Familia Aniztasunaren eta Familiei Laguntzeko Legearen aurreproiektua onartu du.

0-3 urte arteko seme-alabak dituzten familia gehiagori emango dizkiete hilero 100 euro, laguntza hori jaso ahalko dute langabeziagatik prestazioa jasotzen ari diren ama guztiek. Halaber, familia bakarreko familiek familia ugarien eskubide berberak izango dituzte aurrerantzean.

Lege berriarekin senideen zaintzarako eskubideak zabaldu nahi ditu gobernuak, urtean bost egun izango dira familia edo bizikidea zaintzeko eta lau eguneko beste baimen bat larrialdi egoerei aurre egiteko.

Gobernuak hiru hilabeteko epea du orain txosten juridiko guztiak batu eta lege proiektua kongresura bidaltzeko.
Hamaika Telebista