Felix Arrieta, irakaslea: “Zaintzaren inguruko eztabaida publikoa ireki behar da”
Gizartea
2023, Maiatza 10 - 13:05
Zaintzaren hariak. Oihal berri baterako bideak ehuntzen liburua aurkeztu berri du Felix Arrieta Deustuko Unibertsitateko irakasleak. Arrietak nabarmendu du jendartean ez dagoela berariaz zaintzaz arduratzen den sistemarik, gizarte zerbitzuen sistema baizik, eta adierazi du horrek hainbat ahulezia duela, “egitura falta eta gobernantzako ahulezia”, besteak beste.
Arrietak adierazi du birpentsatu egin behar dela sistema horren egitura. Izan ere, nabarmendu du adinekoen gehiengoak etxean egon nahi duen arren, gaur egun ez dagoela horretarako baliabiderik: “Ondo dago familiak etxean zaintzeko aukera izatea horrela nahi, baina momentu honetan ez da aukera librea, ez dagoelako nahikoa baliabide edo zerbitzu publiko horretarako”.
Hori horrela, ezinbestekotzat jo du eztabaida publikoa irekitzea, eta hori egiten den heinean, beste zerbitzu eta arkitektura batzuk pentsatzea.