Skip to main content

Feriatzaileek Baionako bideak blokeatu dituzte

Gizartea

2024, urr. 08 - 12:10
Baionako Udalak festen egunak uztail erdian mantentzea erabaki duelako egiten ari dira protesta. Uztailaren 16a eta 20a artean programatu dituzte hurrengo urteko festak. Data berri horiek Landetako Mont de Marsango Madelana bestekin kointziditzen dute eta bi hitzordu horiek ezinbestekoak zaizkie haien jarduerarekin segitzeko.
Adostasunik lortzen ez bada, blokeo gehiago iragarri dituzte. Hurrengo “mobilizazio orokorra” urriaren 19rako iragarri dute feriatzaileek.
Hamaika Telebista