Skip to main content

Fiskaltzak 36 hilabete eta 9.000€ eskatu ditu Bilboko gobernu militarrari egindako kalteengatik

Gizartea

2023, urt. 24 - 10:01

Bilboko talde antimilitaristako bi kide epaitu dituzte Bilbon, 2021eko abenduan egindako protesta baketsu batengatik, Espainiako Armadak Irala auzoan duen kuartela eraisten ari zirela antzeztu zuten. Salatzen dute garrantzi handiago ematen dietela horma batean egindako kalteei, gerrateek sortutako kalteei baino. Epaiketa hasi aurretik, elkarretaratzea egin dute antimilitaristek, hainbat gizarte eragilek babestuta, 'Bota kuartela' lelopean.

Hamaika Telebista