Skip to main content

FNACek 'Antifa: le jeu' rol jokoa zentsuratu du, eskuin muturrak hala eskatuta

Gizartea

2022, aza. 30 - 06:11
Polizia Nazionaleko Komisarioen Sindikatuak eta Le Penen alderdiko hainbat hautetsik sare sozialetan argitaraturiko mezuen ostean, 'Antifa: le jeu' mahai jokoa erretiratzea erabaki dute. Arrazakeria bultzatzen duten liburuak saltzen jarraitzea egotzi diote antifaxistek konpainiari.

No Pasaran sare antifaxistako La Horde taldeak argitaratu zuen, Libertalia argitaletxearen bidez, eta 2022ko edizio eguneratua zegoen salgai FNACen.

"Adierazpen arrazistak, manifa homofoboak, faxisten indarkeria... aski da; eskuin muturraren kontra jokatzea zure esku dago". Horrela aurkezten du jokoak bere burua. Egoerak proposatzen ditu, eta jokalariek zer egin erabaki behar dute, tokian tokiko talde antifaxista bat simulatzeko.
Hamaika Telebista