Foro Elkartuk Nafarroaren egunean subiranotasuna eta harrotasuna aldarrikatu ditu
Gizartea
2024, abe. 04 - 11:12
Nafarroaren eta Euskararen egunean, abenduaren 3an, hizkuntza eta identitatea ahanzturan gera ez dadin, Foro Elkartuk, Nafarroako subiranotasun politikorako topagune eta eztabaida gune plural bezala izendatzen den organismoak, elkarretaratzea antolatu zuen Iruñeko Sarasate pasealekuan. Aurten, Orreaga fundazioaren lekukoa hartu du lehen aldiz.