Foru Gobernuak Nafarroako COMFIN erakundeari eman dio 2023ko Berdinna Saria
Gizartea
2023, mar. 08 - 16:03
Maria Chivite Nafarroako lehendakariak goizean eman dio saria erakundeari, “foru lurralde osoko emakumeen elkarteen arteko lankidetzaren bidez eragin politikoa duelako”.
Nafarroako Berdintasunerako Emakumeen eta/edo Feministen Elkarteen Koordinakundea 2012an eratu zen, "mugimendu feminista indartzeko eta emakumeak ahalduntzeko" bitarteko gisa, Nafarroako emakumeen elkarteen federazio bakarra izanik. Foru geografia osoko 41 entitate biltzen ditu, horietatik erdiak baino gehiago herri txikietakoak dira.
Berdinna saria, 3.000 euroko zuzkidura ekonomikoa du, 2018an sortu zuen Foru Gobernuak, eta helburua da jendaurrean nabarmentzea eta aitortzea Nafarroan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu direnen jarduna.