Foruzaingoak bederatzi gazte identifikatu ditu, Ezkabako sutearekin zerikusia dutelakoan
Gizartea
Ane Garitaonandia
2024, uzt. 23 - 09:07
Foruzaingoak gazteak identifikatu ditu, Ezkaba mendiko gazteluan suziriak erabiltzeagatik. Ikerketa zabalik dago baina hipotesi nagusia da gazte talde horrek jaurtitako su artifizialen ondorioz piztu zela sua. Astelehen goizean lortu dute sutea amatatzea.