Skip to main content

Foruzaingoak euskaraz informatuak izateko eskubidea urratzen duela salatu du Behatokiak

Gizartea

Ane Garitaonandia

2024, aza. 13 - 09:11
“Foruzaingoek sare sozialetan ez dute euskara erabiltzen, zabaldutakoa Nafarroako herritar guztiei zuzendutako informazioa izan arren”. Horrela salatu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eginera, egungo araudiak berak 103/2017 Foru Dekretuan ezarritakoaren kontra doana. Honen inguruan, herritarrek hainbat kexa egin izan dituzte azken urteetan, eta 2024ko urrian Nafarroako Arartekoak berak ere ebazpena eman zuen.
Foruzaingoan ez ezik, Nafarroako administrazio publiko ezberdinetan komunikazioa eta informazioa kudeatzen duten lanpostu eta zerbitzuetan euskararen ezagutza bermatuko duten berehalako neurriak eskatzen ditu Behatokiak.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista