Skip to main content

Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitz egitea lortu arte ez dira mugituko

Gizartea

2022, eka. 17 - 12:06
Azterketak euskaraz egiteko eskubidea defendatzeagatik gogor oldartu zen Frantziako Polizia Seaskako guraso, ikasle eta irakasleen kontra Baionan.
Akademia Ikuskaritzaren egoitza okupatzeko helburuarekin heldu ziren, baina, Seaskako kideak iritsi zirenerako egoitza itxita zegoen eta Frantziako Polizia bertan zen. Barrura sartzea lortu zuten azkenean eta bertan pasa zuten gaua.

Seaskako guraso, ikasle eta irakasle batzuek Akademia Ikuskaritzak Baionan duen egoitza okupatu dute. Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitz egitea lortu arte ez dira mugituko. Zenbait hautetsi eta eragile bertaratu dira euren babesa eta elkartasuna adierazteko.
Hamaika Telebista